Mundua -
Australia
Australiar batek isuna jaso du erreginari ipurdia erakusteagatik
Galtzak jaitsi zituen eta ipurmasailen artean Australiako bandera jarrita 50 inguru metro egin zituen korrika Isabel II.a Ingalaterrako erreginaren aurrean.
Erredakzioa
Australiar batek 608 euroko isuna jaso du Isabel II.a Ingalaterrako erreginari eta Felipe printzeari Australiara egin zuten azken bisitan ipurdia erakusteagatik.
Liam Warriner 22 urteko gizonezkoa da zigorra jaso duena. Galtzak jaitsi zituen eta ipurmasailen artean Australiako bandera jarrita 50 inguru metro egin zituen korrika Isabel II.a Ingalaterrako erreginaren aurrean, Brisbanen.
Warrinerrek aitortu zuen errudun zela, baina epaileari esan zion ez zela damutzen eta berriro egiteko prest zegoela.
"Elitista harroputz horiei gustura erakutsiko nieke ipurdia", adierazi zuen Warrinerrek "antimonarkiko" izateaz "harro".
Australiako gazteen artean indar handia du monarkiaren aldeko jarrerak. 1999an erreferenduma egin zuten eta % 54,87k errefusatu egin zuten sistema errepublikanoa ezartzea.