Mundua -

Gertakizuna

Larrialdiko lurreratzea Pragan, pilotua hil eta gero

Azkenean, kopilotuak lurreratu behar izan du hegazkina, eta ez da inor zauritu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Czech Airlines Txekiar Errepublikako airelinea publikoaren hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan du asteazken honetan Pragan, pilotua hegaldian bertan hil eta gero, airelineak berak jakinarazi duenez.

Hegazkina Varsovia eta Praga arteko bidea egiten ari zen, eta 46 bidaiari zeramatzan. Azkenean, kopilotuak lurreratu zuen, eta ez zen inor zauritu.

"Bidaiarien segurtasuna ez zen arriskuan egon. Lurreratzea bigarren pilotuak egin zuen, arazo gabe", esan du airelineak.

"Tamalez, ezin izan zuten salbatu kapitainaren bizia", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea