Mundua -

Profila

Christian Wulff, prentsa arrosaren presidente 'eredugarria'

Kohl kantzilerraren garaian "gazte basatia" goitizenaz ezaguna zen politikariak ez zuen, hasiera batean, presidente izateko asmorik. Merkelen arerioatzat izan zuten alderdi kontserbadorean.

Wulff eta Angela Markel kantzilerra. Argazkia: Efe.
Wulff eta Angela Markel kantzilerra.
Wulff eta Angela Markel kantzilerra. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familia hautsi baten seme honek (aitak abandonatu egin zituen eta amak esklerosi anizkoitza zuen) Zuzenbide ikasketak egin zituen unibertsitatean Osnabrück jaioterriko Ernst Moritz Arndt Gymnasyumean bigarren hezkuntza burutu ondoren. Estatuko bi azterketa gaindituta, 1987an eta 1990ean, abokatu lanetan hasi zen.

16 urterekin CDU alderdi kontserbadorean sartu zen. Garai hartan, Helmut Kohl zen alderdiko agintari nagusia.

Profil politikoa izan du beti, eta 2010eko ekainaren 30ean Alemaniako Errepublika Federaleko presidente hautatu zuten Saxonia Behereko presidentea eta CDUko presidenteordea izan ondoren. Wulffek Horst Köhlerren dimisioak utzitako lekua bete zuen.

Zentro-eskuinak gehiengo osoa izan arren, Christian Wulffek hautaketak hiru bozketa behar izan zituen sozialdemokratek eta berdeek proposatutako hautagaiari gailentzeko. Garai hartan, Angela Merkelen eta Guido Westerwelleren koalizio Gobernua, 2009ko hauteskundeetatik ateratakoa, une latzak bizitzen ari zen. .

Kohl kantzilerraren garaian "gazte basatia" goitizenaz ezaguna zen politikariak ez zuen hasiera batean presidente izateko asmorik. Merkelen areriotzat izan zuten alderdi kontserbadorean, baina azken urteetan "gazte basatia" lasaiago zebilen, adituen esanetan.

Zalantzak

Esan bezala, nahiz eta hasiera batean presidente izateko gehiengo osoa alde izan, Angela Merkelen koalizioko hautagaiak azken zenbaketara arte itxaron behar izan zuen Alemaniako presidente izenda zezaten.

Ordutik aurrera, Wulffek bere alderdikideen zalantzei aurre egin behar izan die, batzuek ez baitzuten Alemaniako ordezkari gorenaren kargurako pertsona egokia ikusten. Wulff pertsona irribarretsua eta gozoa da, baina estratega gogorraren ospea ere badu.

Prentsa arrosa eta ustelkeria

Lehenengo emaztea utzi eta bigarrenez ezkondu zenetik, Wulff, emaztea eta semetxoa sarri atera dira Alemaniako prentsa arrosan eta telebista saioetan, Alemaniako familia modernoaren eredugarri bihurtuta.

Ustezko ustelkeria kasuen auzia iragan abenduaren 13an atera zen; Bild egunkariaren arabera, Wulffek mailegu bereziak lortu zizkien enpresaburu lagunei milioi erdi euroren truke, eta diru horrekin etxea erosi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea