Mundua -
Legez kanpoko entzuteen ostean
Murdochek astekari berria aterako du Erresuma Batuan
The Sun on Sunday izena izango du eta The News of the Worldek utzitako lekua beteko du. The News of the World pertsonaia famatuei egindako legez-kanpoko entzuteen ondorioz itxi zuten.
Erredakzioa
Rupert Murdoch handikiak, News Corporation hedabideen inperioaren jabeak, Erresuma Batuan "oso laster" astekari berri bat aterako duela iragarri du.
Langileei bidalitako mezu elektroniko batean, Murdochen hedabide berriaren jaiotzaren albistea eman du. The Sun on Sunday deituko da, eta The News of the Worldek utzitako lekua beteko du. The News of the World pertsonaia famatuei egindako legez-kanpoko entzuteen ondorioz itxi zuten.
Handikia Londresen da, News International bere inperioko adar britainarreko zuzendariekin eta The Suneko langileekin biltzeko. Azaroan The Suneko 10 kazetari atxilotu zituzten ustez agintariei eroskeria egitea leporatuta.
Prozesu "mingarria"
Entzuteen iskanbila horrekin lotuta, Murdochek langileei esan die "legez-kanpoko ekintzak" ez direla inola ere onartuko. Hala ere, ustez eroskerietan nahastutako langileei ezarritako zigorra kendu egingo diela iragarri du Rupert Murdochek.
Bidalitako mezuan, Murdochek The Suneko kazetariek egindako "lan bikaina" goratu eta zenbait langileren atxiloketa oso "mingarria" izan dela gaineratu du.