Mundua -

Hauteskundeak

Hauteskunde legegileen azken eguna Errusian, aldaketarako esperantzarik gabe

Putinen Errusia Batua da faborito, komunisten eta hautagai independenteen gainetik.

Hauteskundeak Errusian. Argazkia: Efe
Hauteskundeak Errusian. Argazkia: Efe
Hauteskundeak Errusian. Argazkia: Efe

agentziak | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako hauteskunde legegileen hirugarren eta azken egunean jada itxi dituzte hautesleku batzuk ekialdeko lurraldeetan, eta bederatzi ordu geroago itxiko dituzte mendebaldean.

Kamtxatka eta Txukotka izan dira hauteslekuak ixten lehenengoak, eta bertan, Errusiako behe Ganberako diputatuak aukeratzeaz gain, eskualdeko parlamentutako ordezkariak ere hautatuko dituzte.

Nazio mailan, Errusiako Dumako hauteskundeen lehenengo emaitzak Euskal Herrian 20:00ak direnean jakingo dira, Kaliningradeko hauteslekuak ixten dituztenean.

14 alderditako 5.800 hautagai aurkeztu dira 450 eserleku betetzeko, tartean 10 hautagai independente.

Dumako ordezkariez gain, boto-emaileek federazioko beste 12 agintari eta 39 eskualdetako parlamentuak hautatuko dituzte.

Errusia Batuak, Kremlinen agintea duen Vladimir Putinen alderdiak gehiengo konstituzionala berritu nahi du. 2016an 334 eserleku erdietsi zituen, eta 330 behar ditu.

Vtsiom iritzi publikoko ikerketak egiten dituen zentroaren azken inkestaren arabera, Errusia Batuak botoen % 29,3 lortuko ditu, eta atzetik komunistak izango ditu, % 16,6arekin.

Parlamentuan sartzeko aukera dute berriro Alderdi Liberal Demokratikoko ultranazionalistek eta Errusia Justua koalizio sozialdemokratak. Jende Berria alderdi berriak ere badu aukeraren bat Parlamentura lehenengo aldiz iristeko.

Yabloko liberala izango da hauteskundeetan parte hartuko duen Parlamentutik kanpoko oposizioko alderdi bakarra, baina Alexei Navalni presoaren jarraitzaileek ezin izango dira hautatuak izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Mosku Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak