Mundua -

Ordezkarien Ganberan

Ezkontza homosexualen alde bozkatu du Marylandek

Lege proiektuak Senatuaren eta gobernadorearen onarpena behar du. Era honetako legedia duen AEBetako zazpigarren estatua litzateke.

Bi gizonen arteko topa, Empire State Buling eraikinean ezkondu ostean. Argazkia: Efe
Bi gizonen arteko topa, Empire State Buling eraikinean ezkondu ostean. Argazkia: Efe
Bi gizonen arteko topa, Empire State Buling eraikinean ezkondu ostean. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maryland estatuko Ordezkarien Ganberak ezkontza homosexualak onartu ditu, aldeko 71 eta aurkako 67 bozekin. Lege proiektuak Senatuaren onarpena behar du orain (lehengo urtean jada onartu zuen) eta gobernadorearen sinadura, Martin O'Reilly demokratarena. Dagoeneko alde bozkatuko duela iragarri du.

Christine Gregoire Washingtoneko gobernadoreak, astelehenean onartu zuen homosexualen arteko ezkontzak onartzen dituen legedia. Eta asteazkenean, New Jerseyk ere alde bozkatu zuen, nahiz eta bertako gobernadoreak, Chris Christie errepublikarrak, neurriari betoa jarriko diola esan duen.

Maineko biztanleek azaroan bozkatuko dute erreferendum bitartez sexu bereko bi pertsonen ezkontzak legeztatzearen alde dauden ala ez.

Maryland, homosexualen ezkontzak jada onartzen dituzten New York, Massachusetts, Connecticut, Vermont, New Hapshire eta Iowa estatuei gehituko zaie, baita Columbiako distritoari ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea