Mundua -

Arizonan

Romneyren kide batek dimititu du amoranteari xantaia egiteagatik

Paul Babeauk hautagai errepublikanoaren kanpainaren presidenteordetza kargua utzi du, AEBetatik botatzearekin amorante mexikarra mehatxatu zuela komunikabide batek zabaldu ostean.

Paul Babeau Arizonako sheriffa, haren webguneko irudi batean. Argazkia: paulsheriff.com
Paul Babeau Arizonako sheriffa, haren webguneko irudi batean. Argazkia: paulsheriff.com
Paul Babeau Arizonako sheriffa, haren webguneko irudi batean. Argazkia: paulsheriff.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paul Babeau Arizonako sheriffek Mitt Romney hautagai errepublikanoaren kanpainaren presidenteordetza kargua uztera behartuta ikusi du bere burua, AEBetatik botatzearekin amorante mexikarra mehatxatu zuela komunikabide batek salatu ostean. Babeauk homosexuala dela aitortu badu ere, 'Phoenix New Times' kazetak jasotako mehatxuak errefusatu ditu.

Halaber, amorantearen izen-abizenak esatera uko egin dio, "Jose" izena bakarrik aipatu du eta erbesteratzearekin amorantea mehatxatu izana ukatu du. "Adierazpen guztiak faltsuak dira, gay naizela diotenak salbu", esan du Arizonako sheriffek.

Romneyren kanpainak Babeauren erabakia babestu du haren kargua "borondatezkoa" zelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea