Mundua -
Wulffen dimisioaren ostean
Merkelek Joachim Gauck proposatu du Alemaniako presidente izateko
Gauckek 72 urte ditu eta errespetu handia diote Alemanian batasunean izandako garrantziagatik. Hautagaiak oposiziokoen oniritzia du (sozialdemokratena eta berdeena).
Erredakzioa
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Joachim Gauck artzain luteranoa proposatu du Alemaniako presidente izateko. Gauckek Christian Wulff ordezkatuko luke, azken honek ustelkeria kasu baten ondorioz dimisioa eman ondoren.
Kantzilergoan bat-batean egindako prentsairrekoan, Merkelek Gaucken ibilbidea goratu du; "demokraziaren maisua" dela esan du eta "askatasun arduratsuaren idea" leloari jarraitu ohi dion pertsona dela azpimarratu du.
Gauckek 72 urte ditu eta errespetu handia diote Alemanian batasunean izandako garrantziagatik. Hautagaiak oposiziokoen oniritzia du (sozialdemokratena eta berdeena). Gainera, igande gauean eta ezustean, liberalek eta Merkelen CDUk ere Gaucken alde egin dute.