Mundua -

44 pertsona hil ziren

Matxinada Mexikoko kartzela batean: 30 presok ihes egin dute

Liskar batek piztu omen zuen matxinada. Kartzelako funtzionarioen ustezko ustelkeriak eta irregulartasunekeragin omen dituzte istuluak.

Matxinada Mexikoko kartzela batean: 30 presok ihes egin dute. Argazkia: EFE
Matxinada Mexikoko kartzela batean: 30 presok ihes egin dute
Gutxienez 40 hildako, Mexikoko kartzela batean izandako matxinadan

00:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 presok ihes egin dute Mexiko iparraldeko Apodaca hiriko kartzelatik, liskar baten ondorioz matxinada gertatu ondoren. Igande honetan izan da liskarra, eta 44 pertsona hil dira bertan, Rodrigo Medina Nuevo Leon estatuko gobernadoreak baieztatu duenez.

Kartzelako funtzionarioen ustezko ustelkeriak eta irregulartasunek eragin omen dituzte istiluak. Medinaren esanetan.

Kargutik kendu dituzte dagoeneko kartzelako zuzendaria, zuzendariordea, espetxeko segurtasun burua, estatuko espetxeetako komisario nagusia eta kartzelan matxinada izan denean zeuden 18 zaintzaile.

Halaber, presoak kartzelan pilatuta zeudela onartu du gobernadoreak.

Ihes egitea lortu duten presoak Los Zetas talde kriminaleko kideak dira, taldeko buruzagia tartean. Hildakoak, aldiz, Golkoko karteleko kideak dira neurri handi batean, gobernadorearen hitzetan.

Lehen ikerketen arabera, bi taldeen arteko liskar batek piztu omen zuen matxinada, Jorge Domene estatuko segurtasun bozeramailearen arabera.

Ihes egin duten presoak atxilotzeko laguntza eskatu die gobernadoreak herritarrei, eta 10 milioi peso (787.400 dolar) arteko saria bideratu du iheslariak atxilotzeko laguntza ematen dutenentzat.

Azken bost urteotan Mexikon izan den istilurik larriena izan da Apodacakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea