Mundua -
Nazioarteko analisia
Zein da subiranotasunaren salneurria?
Greziako subiranotasunaren salneurria 130.000 miloi euroko da. Greziak ezingo du diru hori erabili gizarte beharrei erantzuteko, duen zorra ordaintzeko baizik.
Jesus Torquemada
Jakin badakigu jada zenbateko kostua duen Greziako subiranotasunak: 130.000 miloi euro. Erreskatearen dirua jasotzearen truke Greziak bere aurrekontuaren zati baten kontrola Europaren esku utziko du.
Argi utzi behar da mailegu bat dela eta ez opari bat, baina zehaztu behar da ere Greziari finantza merkatuek exijitzen dioten interesa baino askoz txikiagoan emandako mailegua dela.
Greziak, hain zuzen, ezin du merkatu horietan dirurik eskatu, exijitzen dioten interesa % 25etik gorakoa delako, aldiz Europar Batasunak erreskate planean utziko dizkion 130.000 miloi euroak % 5ekoa baino bajuagoa den interesean utzi dizkio.
Greziari dirua utzi zioten banketxe pribatu, inbertsio funts eta aseguru-etxeek gainera, diruaren erdia baino gehiago barkatzea onartu dute. Horren truke Greziak onartu du Europar Batasuneko eta Nazioarteko Diru Funtseko funtzionarioek Europak utzitako 130.000 miloi horietaz Atenasek zer erabilera egingo duen hurbiletik jarraitzea.
Greziak ezingo du diru hori erabili gizarte beharrei erantzuteko, duen zorra ordaintzeko baizik. Beste modu batera esanda, Europar Batasunak jarri behar duen dirutza hori Greziaren hartzekodun diren banketxeetara joan beharko du, hauek onartu dute Greziak zor dien diruaren zati bat galtzea gainerakoa kobratuko dutela ziurtatzearen truke.