Mundua -

Badgaden

Irakeko Gobernuak Al Qaedari leporatu dio azken indarkeria bolada

Gutxienez 50 pertsona hil dira eta beste 103 zauritu ostegun honetan, Bagdaden, eraso bolada baten ondorioz, Barne Ministerioak jakitera eman duenez.

Indarkeria bolada Iraken. Iturria: EITB
Indarkeria bolada Iraken. Iturria: EITB
Indarkeria bolada Iraken. Iturria: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 50 pertsona hil dira eta beste 103 zauritu ostegun honetan, Bagdaden, eraso bolada baten ondorioz, Barne Ministerioak jakitera eman duenez.

Lau auto-bonek eta hiru lehergailuk eztanda egin dute hiriburuko gune batzuetan, eta gizon armatuen bi eraso izan dira.

Sarraskirik handiena Al Kazimiya barrutian izan da, Badgad iparraldean. Gutxienez zazpi pertsona hil dira bertan, eta 15 zauritu dira, jatetxe batetik gertu eztanda egin duen lehergailu bategatik.

Beste sei pertsona hil dira, gehienak poliziak ziren eta talde armatu baten tiroengatik hil dira, Al Sarafiya gunean, hiriaren erdialdean.

Irakeko Gobernuak Al Qaedari leporatu dio azken indarkeria bolada

Barne Ministerioak Al Qaedari  eta talde horrekin zerikusia duten talde armatuei leporatu die gaur 50 bat pertsona hiltzea eragin duen atentatua Irakeko hainbat herriadetan.

Gobernuak ohar batean azaldu duenez, talde terroristak "ahalegin handiak egiten ari dira Irakeko segurtasun egoera egonkorra ez dela sinestarazteko". Halaber, Al Qaedako jarraitzaileei Irakeko lurraldeetan lan egiten dutela erakutsi nahi dute, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea