Mundua -

italia

Zortzi pertsona hil dira hegazkin batek eraikin baten aurka izan duen istripuan, Milanetik gertu

Hegazkina aireratu berria zen ezbeharra gertatu denean, eta jakiteke daude oraindik horren arrazoiak.

Eraikina suntsituta gelditu da, talkaren ondorioz. Argazkia: EFE
Eraikina suntsituta gelditu da, talkaren ondorioz. Argazkia: EFE
Eraikina suntsituta gelditu da, talkaren ondorioz. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi pertsona hil dira hegazkin-istripu batean Milanetik (Italia) gertu dagoen San Donato udalerrian. Hegazkinak eraikin bat jo du, eta barruan zihoazen pilotua, kopilotua eta bidaiariak, haur bat barne, unean bertan hil dira. Eraikina suak hartu du inpaktuaren ondorioz, baina, suhiltzaileek egiaztatu dutenez, hutsik zegoen.

Ezbeharra gaur gertatu da, 13:00ak aldera. Piper turismo-hegazkina Milango Linate aireportutik aireratu berria zen eta Olbiara bidean zihoan, Sardinia uhartera. Erortzearen arrazoiak ikertzen ari dira oraindik.

Bi pisuko eraikina hutsik zegoen eta kotxeentzako aparkaleku gisa erabiltzen zen. Gainera, zaharberritze-prozesuan zegoenez, ez zen inor barruan; halaxe baieztatu du Andrea Cecchi San Donatoko alkateak.

Eraikina erabat suntsituta gelditu da talkaren ostean, baina sugarrak berehala itzali dituzte suhiltzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Hegazkin istripuak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Italiako albisteak