Mundua -
Epaia
Berlusconi, berriro ere zigorrik gabe, eroskeria delitua preskribatuta
Milaneko Fiskaltzak bost urteko kartzela-zigorra eskatzen zuen Italiako lehen ministro ohiarentzat.
Erredakzioa
Milaneko epaitegiak Silvio Berlusconik Mills kasuan egindako eroskeria delituak preskribitu egin duela erabaki du. Horri esker, lehen ministro ohia onik atera da Milaneko gortean dituen lau prozesuetako batetik.
Erabakiak jakinmin handia piztu du, nahiz eta Berlusconi epaitegian agertu ez. Francesca Vitale, Antonella Lai y Caterina Interlandi auziko epaileek azken erabakia iragarri dute politikari eta enpresariaren aurkako lehen graduko prozesuan. Milaneko Fiskaltzak bost urteko kartzela-zigorra eskatzen zuen.
Vitaleren hitzetan, "ez zegoen Berlusconiren kontra egiteko modurik" delitua preskribituta dagoelako. Lehen ministro ohiaren abokatuek erabakia "arrakastatsutzat" jo dute baina ez dira guztiz gustura geratu, absoluzioa eskatzen zutelako.