Mundua -
Polemika azken hilabeteetan
Presidentziarako hauteskunde eguna, Senegalen
Bost milioi lagun Senegaleko Presidentea hautatzeko deituta daude. Abdoulaye Wade egungo buruzagiaren hautagaitzak polemika handia sortu du eta protesta ugari egon dira azken egunetan.
Erredakzioa
Goizeko zortzietan ireki dituzte Senegaleko hauteslekuek ateak eta jende asko joan da bozkatzera lehen orduetan.
14 hautagairen artean aukeratu behar dute lehen itzulian, horien artean, egungo Presidentea dago, Abdoulaye Wade, eta 85 urterekin hirugarren agintaldia lortu nahi du.
Olusegun Obasanjo Nigeriako presidente ohiak zuzendutako behatzaileen misio bat onartu du. Nazioarteak gainera, hauteskunde baketsuak eskatu ditu, bere garaian Afrikako demokrazioaren eredu bezala azaldu zen herrialdean.
Hala ere, Gobernuaren jokabide zintzoa eta erakundeen gardentasuna zalantzan jarri da azkenaldian, langabezia hazi da eta premia-premiazko jakien prezioa igo egin da azken hilabeteetan.
Wadek boterea bere semeari utziko ote dion galdetzen dute senegaldar askok, aholkulari ofiziala izendatu baitzuten orain gutxi.
Hauteslekuak 18.00ak arte egongo dira irekita eta ondoren bozak zenbatuko dituzte.
Hautagaiek ez badute gehiengo osoa lortzen, bigarren itzulia egingo da.