Mundua -

Parlamentua

Mugimendu neofaxistak legez kanpo uzteko mozio bat aurkeztu dute Italian

Konkretuki, Forza Nuova mugimendua legez kanpo uztea eskatu dute. Iragan larunbatean kaosa eragin zuen Erroman. CGIL sindikatuko egoitza bati eraso egin zion, eta lau pertsona zauritu zituen.

CGIL sindikatuaren egoitza. Argazkia: EFE
CGIL sindikatuaren egoitza. Argazkia: EFE
CGIL sindikatuaren egoitza. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako Alderdi Demokratak (PD) mozio bat aurkeztu du Parlamentuan, mugimendu neofaxistak legez kanpo uztea eskatzeko, iragan larunbateko manifestazioek Erroman kaosa eragin ondoren.

Mozioa Senatuan zein Diputatuen Ganberan aurkeztu dute. "Konstituzioak Alderdi Faxista berrantolatzea debekatzen du", gogorarazi diote Mario Draghiren Gobernuari ekimenean. Horretarako, beharrezko neurriak hartzea aldarrikatu dute.

Iraganean Ordine Nuovo (1973), Avanguardia Nazionale (1976) eta Fronte Nazionale (2000) legez kanpo utzi zituzten arau berdina aplikatuz.

Konkretuki, Forza Nuova mugimendua legez kanpo uztea eskatu dute. Iragan larunbatean, covid-19aren osasun pasaportearen aurkako manifestazio bat aprobetxatuz, kaosa eragin zuen Erroman. CGIL sindikatu nagusiko egoitza bati eraso egin zion, eta lau pertsona zauritu zituen ospitale baten setioan.

Bost Izar Mugimendua Ganberako alderdi handienak ekimenari babesa eman dio dagoeneko.

Maurizio Landini CGILeko idazkari nagusia Draghirekin bildu da sindikatuaren egoitzan. Gertatutakoa ez "gutxiesteko" eskatu du, "eraso faxista" bat izan zelako. "Konstituzioa aplikatzea" eta "faxismoaren apologia egiten duten erakundeak desegitea" exijitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Erroma Sindikatuak