Mundua -
Ustezko iruzurraren aurka
Giza kate bat egin dute Moskun hauteskunde gardenak eskatzeko
Hauteskunde gardenen alde egiteko bildu dira Mosku erdialdean milaka lagun eta giza kate bat egin dute.
Erredakzioa
Milaka lagunek giza kate bat egin dute Mosku erdialdean "Hauteskunde garden batzuen alde" lelopean. Vladimir Putin lehen ministroaren aurka ere azaldu dira, datorren igandean egingo diren presidentziarako hauteskundeetan faborito argia.
"Borobil zuri erraldoia" deitu diote giza kateari eta iruzurrik gabeko hauteskundeak eskatu dituzte. Kontzentrazioa isilean eta pankartarik gabe egin dute. "Lorategien Eraztuna" deituriko 15,6 kilometroko luzeera duen etorbidean bildu dira, eta Moskuko erdialde osoa inguratzen du.
Manifestazioan 30.000 lagun bildu dira antolatzaileen hitzetan, eta 11.000 Poliziak esan duenaren arabera.
Oposizioak protesta gehiago deitu ditu martxoaren 5erako eta 10erako.