Mundua -
Kolonbia
FARC gerrillak ez duela bahiketa gehiago egingo iragarri du
Bahiketen amaiera "Colombianas y Colombianos" taldearen eskaeretako bat zen. Halaber, azken hamar bahituak aske utzi dituzte.
Erredakzioa
FARC Kolonbiako gerrillak astelehen honetan azaldu duenez, helburu finantzarioak dituzten "pertsonak bahitzea"ri utzi dio eta bahitutako azken hamar uniformatuak aske uztea erabaki du.
Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileko idazkaritzak haien Interneteko web orrialdean egin du deklarazio publikoa, eta Gobernuak ez du oharkabean pasatzen utzi.
FARC-ek pertsona bahitzea utzi izanaren iragarpena pauso garrantzitsu eta beharrezkotzat hartzen dugu, baina ez da nahikoa noranzko zuzenean", esan du Juan Manuel Santos presidenteak Twitterren.
Bahiketa gerrilla honen iturri ekonomikoetako bat izan da. 1964 urtean hasi zuen jarduera gerrillak, beraz, kontinenteko zaharrena da. Praktika horrek borroka armatuaren finantzaketari zegokion "lege" batera eraman zion 2000 urtean.