Mundua -

Analisia

Alemaniarren eta greziarren arteko ika-mika

Alemaniako prentsa sentsazionalista, Greziaren kontrako kanpaina sutsua ari da egiten. Greziarrak alemaniarrek uzten dieten diru guztia jaten duten alfer batzuk direnaren irudia zabalduz.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Parlamentuak Greziarentzako bigarren erreskatearen alde bozkatu zuen atzo, Alemaniak diru gehiago jartzearen alde, alegia. Gehiengo zabalak bozkatu zuen alde baina ñabardura politiko garrantzitsu batekin: oposizioan dauden sozialdemokratek alde bozkatu zuten bitartean gobernuan dagoen koalizioaren barruan 15 diputatu demokristatuek eta 5 liberalek kontra bozkatu zuten.

Horrek bi gauza erakusten ditu: batetik Angela Merkel kantzilerrak zailtasunak dituela barne disziplinari eusteko eta bestetik Alemaniako eskuinean geroz eta gehiago direla Greziak hondoa jotzea nahi dutenak. Oraindik entzuten da Hans-Peter Friedrich Barne Ministroak joan den larunbatean egindako adierazpenen oihartzuna, bere esanetan, Grezia errazago indarberrituko da eurotik kanpo baldin badago, beraz, bere ustez moneta bakarretik irtetzera behartu behar dira greziarrak. Friedrichek azkenean erreskatearen alde bozkatu zuen baina geroz eta gehiago dira berak bezala pentsatzen duten alemaniarrak.

Alemaniako prentsa sentsazionalista, Bild egunkaria buru duela, Greziaren kontrako kanpaina sutsua ari da egiten. Greziarrak alemaniarrek uzten dieten diru guztia jaten ari diren alfer batzuk direnaren irudia ari dira zabaltzen eta irudi hori sendotzen ari da Alemaniako gizartean. Beste aldean berriz, Grezian odola xurgatzen ari zaien banpiro modura ikusten dituzte alemaniarrak. Egoerak beraz, ez du batere itxura onik hau bideratzea lortzen ez bada azkenean herrialdeen arteko batasunerako tresna modura sortu zen euroak justu kontrakoa lortuko du, lehertzeko zorian dagoen bonba bihurtzea Europar Batasunarentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea