Mundua -

San Paul katedrala

Londresko Poliziak 'suminduen' kanpalekua desegin du

"Occupy London" mugimenduko kideek erresistentzia baketsua egin dute eta ez da istilu larririk izan urriaren 15ean altxatutako kanpalekua husterakoan. Hala ere, Poliziak 20 lagun atxilotu ditu.

Londresko 'Occupy' kanpalekua desegin du Poliziak

01:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londresko Poliziak San Paul katedralaren parean altxatu zuten 'suminduen' kanpalekua desegin du bart eta "Occupy London" mugimenduko 20 lagun atxilotu ditu erresistentziagatik, nahiz eta ez den istilu larririk izan, BBC telebista-kateak jakitera eman duenez.

Urriaren 15ean altxatu zuten kanpalekua "Occupy London" izeneko mugimenduko kideek eta Poliziak Auzitegi Gorenaren aginduari jarraituz egin du gaurko operazioa.

'Suminduek' banketxeen eta korporazio handien gehiegikerien kontra egin dute protesta bereziki, eta Twitter bidez "legezko ikuskatzaileak" behar direla aldarrikatu dute, Poliziak legez kanpoko atxiloketak egin dituelakoan.

Gainera, 'suminduek' diote Auzitegi Gorenaren agindua kanpalekuko dendei bakarrik dagokiela, eta haiek nahi duten lekuan egoteko eskubidea dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea