Mundua -

Analisia

Ipar Korea nuklearrean gosea nagusi

Herritarrak oso txiroak dira eta askok ez dute jatekorik. Kim Jong-Unek bere agintaldia herritarren bizi baldintzak hobetuz hastea erabaki du eta onartu egin du AEBek eskainitako elikagai-laguntza.

Analisia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Koreak armak erosten gastatzen du duen diru guztia. Neurriz kanpoko armada bat izateaz gain arma nuklearrak ekoizten ari da, horrek dakarren kostu ekonomiko izugarriarekin. Horrek eragin nabarmena izan du bertako herritarrengan, oso pobreak dira eta askok jatekorik ere ez dute. Duela pare bat hilabete, bere aita, Kim Jong-il hil ondoren, agintea hartu zuen Kim Jong-Unek bere agintaldia herritarren bizi baldintzak hobetuz hastea erabaki du eta onartu egin du AEBek eskainitako elikagai-laguntza.

Gainera AEBetarako gerturatze horrek Hego Korea eta Japoniarenganako hurbilketa ere ekar dezake, hauek ere laguntza eman diezaiokete Ipar Koreari. Dena den laguntza horiek gauzatu daitezen Ipar Koreak bere programa militarra murriztu egin beharko du, hori bait da inguruko herrialdeek duten kezka nagusia.

Ipar Koreak bi froga egin ditu jada bonba atomikoekin, bere misil kopurua gehitu du eta bonba atomikoak egiteko balio dezakeen uranioa aberasten jarraitzen du. Atzo lortutako akordioak hain justu ere uranioaren aberastea bertan behera uztea dakar eta bide batez 2003-an Ipar Koreatik kanporatuak izan ziren nazioarteko begiraleak atzera berriro hara itzultzeko baimena.

Ipar Koreak armak erosten gastatzen du duen diru guztia. Neurriz kanpoko armada bat izateaz gain arma nuklearrak ekoizten ari da, horrek dakarren kostu ekonomiko izugarriarekin. Horrek eragin nabarmena izan du bertako herritarrengan, oso pobreak dira eta askok jatekorik ere ez dute. Duela pare bat hilabete, bere aita, Kim Jong-il hil ondoren, agintea hartu zuen Kim Jong-Unek bere agintaldia herritarren bizi baldintzak hobetuz hastea erabaki du eta onartu egin du AEBek eskainitako elikagai-laguntza. Gainera AEBetarako gerturatze horrek Hego Korea eta Japoniarenganako hurbilketa ere ekar dezake, hauek ere laguntza eman diezaiokete Ipar Koreari. Dena den laguntza horiek gauzatu daitezen Ipar Koreak bere programa militarra murriztu egin beharko du, hori bait da inguruko herrialdeek duten kezka nagusia. Ipar Koreak bi froga egin ditu jada bonba atomikoekin, bere misil kopurua gehitu du eta bonba atomikoak egiteko balio dezakeen uranioa aberasten jarraitzen du. Atzo lortutako akordioak hain justu ere uranioaren aberastea bertan behera uztea dakar eta bide batez 2003-an Ipar Koreatik kanporatuak izan ziren nazioarteko begiraleak atzera berriro hara itzultzeko baimena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioarteko albisteak Jesús Torquemada Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Analisiak Ipar Korea Giza eskubideak albisteak Elikadura krisia