Mundua -

ESTATU KOLPEA

Armadak aske utzi du lehen ministroa, estatu kolpea eman eta biharamunean

Abd Allah Hamdok Sudango lehen ministroa asteartean itzuli da bere etxera. Astelehenean beste ministro eta buruzagi batzuekin batera atxilotu zuten, estatu kolpea babesteari uko egin ostean. Oraingoz, ez dituzte gainerako atxilotuak askatu.

Abdalla Hamdok Sudango lehen ministroa. Artxiboko argazkia: EFE
Abdalla Hamdok Sudango lehen ministroa
Abdalla Hamdok Sudango lehen ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sudango Armadak aske utzi du Abd Allah Hamdok Sudango lehen ministroa, astelehenean estatu kolpea eman eta ordu batzuetara. Dena dela, berarekin batera atxilotu zituzten gainerako ministro eta buruzagi politikoek atxilotuta jarraitzen dute.

Sudango Informazio Ministerioak baieztatu duenez, Abd Allah Hamdok astearte honetan itzuli da bere etxera.

Antony Blinken Ameriketako Estatu Batuetako Estatu idazkariak bart telefonoz hitz egin du Sudango lehen ministroarekin. Pozik agertu da Hamdok aske gelditu delako, baina demokraziara itzultzeko beharra azpimarratu du. Gainera, herrialdeko militarrei dei egin die atxilotutako gainerako buruzagi zibilak askatzeko. Azkenik, AEBk zibilek gidatutako trantsizio demokratikoa babesten duela esan du.

Abd Allah Hamdok astelehenean atxilotu zuten, estatu kolpea babesteari uko egin ziolako. Gobernuak "bahiketa" salatu zuen, eta herritarrei "kaleak okupatzea" eskatu zien "iraultza defendatzeko".

Asteleheneko matxinadatik herrialdean egiten ari diren mobilizazioetan gutxienez zazpi pertsona hil dira. Gainera, funtzionarioek eta medikuek greba hasi dute, eta erakunde zibilek manifestazioak iragarri dituzte datozen egunetarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Gaurko azken minutuko albisteak Gaurko titularrak Albisteak