Mundua -
Italian
Gizon batek bere emazte ohia hil du, alaba, eta bi hauen bikotekideak
34 urteko gizonezko batek bere emazte ohia, alabaordea eta bi hauen bikotekideak hil ditu Italiako Brescia herrian.
Erredakzioa
34 urteko gizonezko batek 48 urteko emazte ohia tiroz hil du, honen alaba, 20 urteko emakumea, eta bi hauen bikotekideak, Italiako Brescia herrian, "La Repubblica" egunkariak argitaratu duenez.
Ustez, gizonezkoa bere emazte ohiaren etxeko atarian ezkutatuta egon zen, noiz iritsiko zain, tiroz hiltzeko.
Emakumea egungo bikotekidearekin iritsi zen eta orduan, ustezko hiltzaileak tiroz hil zituen biak. Ondoren, albaordearen etxera joan eta bere bikotekidearekin lo zegoen bitartean era berean hil zituen.
Gizonak emazte ohiarekin izan zituen hiru seme-alabak soilik irten dira bizirik, 10, 7 eta 5 urteko neska-mutilak, eta momentuan hildako alabaordearen etxean zeuden.