Mundua -

Koronabirusa

AEB 5 eta 11 urte bitarteko adingabeak Pfizerrekin txertatzen hasi da

Adin tarte horretako 28 milioi adingabe txertatu ahal izango dira. Hurrengo astetik aurrera "bete-betean" izango da txertaketa kanpaina.

Mutiko bat covid-19aren aurkako txertoa jasotzen. AFPren bideo batetik ateratako irudia.
Mutiko bat covid-19aren aurkako txertoa jasotzen.
Ameriketako Estatu Batuak 5 eta 11 urte bitarteko haurrei txertoa jartzen hasi dira

1:08

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren aurkako Pfizerren txertoa 5-11 urteko adingabeei ematea baimendu du Rochelle Walensky AEBetako Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Zentroen (CDC) zuzendariak. Erabaki horrek "ahalik eta azkarren" adin tarte horretako 28 milioi adingabe txertatzea ahalbidetuko du.

Txertoaren dosia 10 miligramokoa izango da, helduen dosiaren herena. Klinika pediatrikoetan eta farmazietan emango dute Pfizerren txertoa. AEBetako Gobernuaren arabera, nahikoa dosi bildu dituzte dagoeneko ume guztientzat; datorren astetik aurrera "bete-betean" izango dute txertaketa kanpaina.

Erabakia hartu aurreko adituen bileran, Walensky zuzendariak azpimarratu zuen delta aldaera dela-eta ospitaleratze pediatrikoak izugarri hazi direla Estatu Batuetan. Bere aldetik, Joe Biden presidente estatubatuarrak ziurtatu zuen adin tarte horren txertaketak gurasoen kezka amaiaraziko duela eta birusaren transmisioa txikiagotuko duela.

CDCen datuen arabera, pandemia hasi zenetik 1,9 milioi kasu baieztatu dituzte 5-11 urteko adingabeen artean. Gainera, 8.300 ospitaleratze eta 94 hildako izan dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Gaixotasunak argazkiak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Osasun albisteak Sendagileen albisteak Sendagaiak albisteak Txertoak azken ordukoa Koronabirusaren Eris aldaera gaur Joe Biden