Mundua -

Adierazpen polemikoak

Lukashenko: 'Hobe diktadore izan, gay izan baino'

Europar Batasunak Bielorrusiako agintarien aurka prestatu dituen zigorrak kritikatu ditu Alexander Lukashenko presidenteak, eta era honetan erantzun dio Alemaniako atzerri ministroari.

Alexander Lukashenko, Bielorrusiako presidentea. Argazkia: Efe
Alexander Lukashenko, Bielorrusiako presidentea. Argazkia: Efe
Alexander Lukashenko, Bielorrusiako presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alexander Lukashenko Bielorrusiako presidenteak Europar Batasunak bere herrialdeko agintarien aurka prestatu dituen zigorrak kritikatu ditu, eta gogor erantzun dio Guido Westerwelle Alemaniako atzerri ministroari, hark "Europako azken diktadorea" zela esan eta gero. "Hobe diktadore izan, gay izan baino", erantzun dio Lukashenkok, Bielorrusiako hedabideek argitaratu dutenez. Westerwelle homosexuala dela onartu duen Alemaniako lehen ministroa da.

Gainera, Europar Batasunak azkenik zigorrak onartzen baditu, erantzun sendo bat emango dutela ziurtatu du Lukashenkok. "Hau histeria bat da, eta ikusten duzuenez, bi politikari mota daude (…) Bat Varsovian bizi da, eta bestea, Berlinen", adierazi du.

Guztira 226 agintari bielorrusiar eta erregimenari lotuta dauden hiru konpainia zigortu ditu orain arte EBk, 2006ko eta 2010eko hauteskundeetako protesten ostean, oposizioaren aurka izan ziren errepresio kanpainetan parte hartzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea