Mundua -
Portugal
Portugalen hauteskunde aurreratuak egingo dituzte urtarrilaren 30ean
Antonio Costaren gobernu sozialistak gutxiengoan agintzen du eta ez du babes nahikorik lortu datorren urterako Aurrekontuak onartzeko.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Marcelo Rebelo de Sousa Portugalgo presidenteak Parlamentua desegingo du eta hauteskundeak deituko ditu urtarrilaren 30ean, herrialde horretan duten krisi politikoari irtenbidea emateko asmoz.
Antonio Costaren gobernu sozialistak gutxiengoan agintzen du, eta ezkerreko alderdien babesa galdu ostean eta eskuinaren kontrako botoekin, ezinezkoa izan zaio 2022rako aurrekontuen proiektua aurrera ateratzea.
Testuinguru horretan, Portugalgo presidenteak bilera-sorta egin du Parlamentuko alderdi nagusiekin, eta hauteskundeak aurreratzea erabaki du. Legegintzaldia amaitzeko bi urte falta ziren oraindik.