Mundua -

Siria

Espainiak Damaskoko enbaxadako jarduera bertan behera utzi du

Diplomazialari bik jarraituko dute Damaskon, Europar Batasunaren ordezkaritzan, Sirian bizi diren espainiarrez arduratzeko.

Diplomazialari bik jarraituko dute Damaskon. Argazkia: EFE
Diplomazialari bik jarraituko dute Damaskon. Argazkia: EFE
Siriako ospitale asko tortura gune bilakatu dira

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzerri Arazoetako ministroak, Jose Manuel Garcia-Margallok, Espainiak Damaskon duen enbaxadako jarduera bertan behera uztea erabaki dutela jakinarazi du Senatuan gaur arratsaldean.

Goizean adierazi duenez, diplomazialari bik jarraituko dute Damaskon, Europar Batasunaren ordezkaritzan, Sirian bizi diren espainiarrez arduratzeko.

Espainiaren erabakiak ez du berez enbaxadaren itxiera suposatzen, ministroak azaldu duenez; izan ere, "langileek enbaxadako lanak egiten jarraituko dute".

Bestalde, enbaxadako bi funtzionario EBk Damaskon duen ordezkaritzara gehituko dira "bertan gelditzen diren espainiarrak babesteko".

Espainiak eta Alemaniak Erresuma Batuak eta Frantziak hartutako erabaki berdina hartu dute; Italia, aldiz, "gauza bera egitea pentsatzen ari da", ministroaren hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea