Itxi

Mundua

Analisia

Romney gertuago, baina oraindik urrun

Jesus Torquemada

Abuztuan errepublikanoek egingo duten Konbentzioan hautagai izendatu dezaten, Romneyk gutxienez 1.144 ordezkari lortu behar ditu hauteskunde primaioetan eta oraingoz kopuru horretatik hurrun dago.

  • Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

    Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

AEBetan Alderdi Errepublikanoaren baitan kanpaina luzea dute oraindik hauteskundeei begira. Mitt Romneyk geroz eta gertuago du errepublikanoen hautagai izateko aukera eta hortaz Etxe Zurira iristeko Barack Obamaren lehiakide izateko aukera, baina oraindik ezin du bere burua garailetzat jo.

Abuztuan Errepublikanoek egingo duten Konbentzioan hautagai izendatu dezaten, Romneyk gutxienez 1.144 ordezkari lortu behar ditu hauteskunde primaioetan eta oraingoz kopuru horretatik hurrun dago. Bart aurrerapauso garrantzitsua eman du, jokoan zeuden 10 estatuetatik 6tan irabazi du, tartean Ohion eta Virginian. Dena den, Ohion esaterako, oso alde estuarekin irabazi dio Rick Santorumi.

Ohion 66 ordezkari zeuden lehian duela 4 urte indarrean zegoen araudiarekin 66ak eskuratuko zituen baina aurten Apirila bitartean egingo diren primarietan banaketa proportzionala izatea erabaki du alderdiak, eta ondorioz, Romneyk 30 ordezkari eskuratu ditu Ohion, baina Santorumek 25, eta hortaz, 1.144ko muga horretatik urrun jarraitzen du oraindik Mitt Romneyk.

Duela lau urte, garai honetarako jada gauza jakina zen John McCain izango zela hautagai errepublikanoa, Alderdi Demokratan aldiz ordezkariz ordezkari ari ziren elkarren arteko lehian Barack Obama eta Hillary Clinton. Orain, berriz, egoera justu kontrakoa da, Obama lasai asko dago errepublikanoen arteko lehia ikusten.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena