Mundua -
73 urte zituen
Moebius marrazkilari frantziarra zendu da
Alien (Ridley Scott) eta The fith element (Lus Besson) filmeetako pertsonaiak sortzen lagundu zuen, besteak beste eta "Frantziako artista grafiko onena" izendatu zuten 90ko hamarkadan.
Erredakzioa
¡Jean Giraud marrazkigile frantziarra, Moebius goitizenaz ezaguna eta Blueberry tenientearen komikiaren sortzailea, 73 urte zituela zendu da luzaroan gaixotasunak jota egon ondoren, Europe 1 irratiak aditzera emandakoaren arabera.
Egile emankorra izan zen eta lan gehienak Gir goitizenaz sinatu zituen. Frantziako aldizkari garrantzitsuenentzat lan egin zuen eta zinean ere aritu zen.
Unibertso oso pertsonala sortu zuen eta Ridley Scotten Alien filman, Luc Bessonen The Fith Element eta James Cameronen Abyssen pertsonaien sorreran lagundu zuen.
Hala ere, western munduak eman zion ospea nerabea zela marrazten hasi zen egileari.
Aintzatespena
Moebius 1938ko maiatzaren 8an jaio zen Nogent-sur-Marnen, Parisen kanpoaldean. 90ko hamarkadan "Frantziako artista grafiko onena" izendatu zuten. 1985ean, aldiz, François Mitterrandek Arteen eta Letren intsignia ezarri zion.
Sorterrian asko maite zuten eta Parisen bere lanaren erakusketa itxi zuen iragan martxoan.