Mundua -

Erreferenduma

Suitzarrek ez dute opor gehiago nahi

Erreferendumean parte hartu dutenen % 66,6k oporrak lau astetik seira luzatzeko aukerari ezetz esan diote, nahi eta proposamena ezkerreko alderdien eta sindikatuen babesa izan.

Suitzarrek sigarren aldiz jarraian eman diote ezetza opor gehiago izateko aukerari. Argazkia: Efe.
Suitzarrek sigarren aldiz jarraian eman diote ezetza opor gehiago izateko aukerari.
Suitzarrek sigarren aldiz jarraian eman diote ezetza opor gehiago izateko aukerari. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suitzarrek lan baldintzak hobetzeari uko egin diote seigarren aldiz jarraian, oporraldia lau astetik seira luzatzeko aukerari ezetz esan baitiote igande honetan egindako erreferendumean.

Ezezkoa ahobetekoa izan da, kantoi guztietan ezezkoa izan baita nagusi. Guztira, 1.530.000 pertsonak, hautesleen % 66,5ek, "ez" bozkatu dute.

Proposamenak "sei asteko oporrak guztientzat" izena zuen eta ezkerreko alderdien eta sindikatuen babesa zuen. Hala ere, enpresariek eta eskumako alderdiek (gehiengoa), sendo egin dute proposamenaren kontra.

"Hautesleak konturatu egin dira hasiera batean atsegina dirudien gauza batek, hausnarketa egin ondoren, eragozpenak izan ditzakeela", esan du Thomas Daum, Suitzako Patronaleko zuzendariak.

Erreferendumaren emaitzak ez du inor ezustekoan harrapatu, inkestek hori bera aurreikusten baitzuten proposamena iragarri zutenetik, eta suitzarrek azken 50 urteetan opor gehiago ez izateko jarrerari eutsi diotelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea