Mundua -

Analisia

Sarkozyk botoak eskuratzeko erasoaldi gogorra hasi du

Frantziako hauteskunde kanpainan Nicolas Sarkozyk izan duen diskurtso aldaketak inkestetan jada etekina eman dio. Azken inkestek Sarkozyren gorakada erakusten dute.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nikolas Sarkozyren diskurtso nazionalistak eta Europaren eta inmigrazioaren kontrakoak fruituak ematen ari zaio. Inkesta gehienek oraindik ere Fracois Hollande bere arerio sozialistaren atzetik kokatzen duten arren azken egunetan boto intentzioan igoera nabarmena izan du. Sarkozy nondik edo handik boto bila hasi da, zentruaz ahaztu eta gehienbat eskuin muturrarenak diruditen neurriak agitzen ari da, baina ezkerreko botoemaleak ere erakarri ditzakeenak.

Bere lehen agintaldian aberatsenen zergak murriztu ditu, orain berriz atzerrian bere egoitza fiskala duten frantziarrei zerga zorrotza jarriko diela agindu du eta ez badute ordaintzen frantziar nazionalitatea kenduko omen die. Proposamen hori noski ezkerreko hautesleen gustokoa izango da. Protekzionismo ekonomikoa ere proposatu du, produktu frantziarrak babestuz Txina bezala babes sozial txikiagoa duten herrialdeen lehiakortasunetik, neurri hau ezkerraren nahiz eskuinaren gustokoa da.

Horrez gain, Sarkozyk dio Europan inmigrazioaren kontrako kontrolak indartzen ez badira Frantzia Schengengo akordiotik irtengo dela eta berriro ere pasaporteen kontrolak ezarriko dituela bere mugetan. Eskuin muturrari asko gustatzen aio neurri hau eta baita Sarkozyk proposatu duen beste honako hau ere: traba gehiago jartzearena inmigranteen artean familia-elkartzeari, hauek jada Frantzian bizi arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea