Mundua -

Serieko hiltzailea

Serieko hiltzaile baten ustezko zazpigarren biktima aurkitu dute

Errusiako agintariek laguntza eskatu diete Kazan hiriko biztanleei, kriminala atzemateko. 30 urte inguruko gizon argala da eta zerbitzu sozialetako langilea dela esaten du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kazan Errusia hegoaldeko hiriko Poliziak emakume baten gorpua aurkitu du gaur. Bere etxean aurkitu dute, plantxaren kableaz itota. Emakume hori errusiar agintariek orain dela urtebetetik bilatzen duten serieko hiltzailearen zazpigarren biktima izan litekeela esan dute.

Ikertzaileen arabera, 2011ko maiatzetik Kazango zortzi emakume erretiroduni egin die eraso gizonezko horrek. Hala ere, horietako bat bizirik irten zen, Igor Silkok, errusiar lurralde horretako Poliziaren bozeramaileak, Interfax agentziari esan dionez.

Errusiako agintariek laguntza eskatu diete Kazan hiriko biztanleei, kriminala atzemateko. Emakumeak hil ondoren, euren etxeetan lapurtzen du.

Ikertzaileen arabera, 30 eta 35 urte bitarteko gizon argala da kriminala eta zerbitzu sozialetako langilea dela esaten du, biktimek atea ireki diezaioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea