Mundua -

Bilera AEBetan

Obamak eta Cameronek trantsizio planarekin konpromisoa berretsi dute

"Ezin dugu ahaztu geure indarrek aurrerapenak egin dituztela Afganistanen", esan du Obamak Cameronekin izandako bileran Etxe Zurian.

Obama eta Cameronen arteko bilera. Argazkia: EFE
Obama eta Cameronen arteko bilera. Argazkia: EFE
Obama eta Cameronen arteko bilera. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak eta David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak asteazken honetan Afganistanen trantsisiorako planarekin konpromisoa berretsi dute. Horrek NATOren tropa 2014an erretiratzea aurreikusten du.

"Ezin dugu ahaztu geure indarrek aurrerapenak egin dituztela Afganistanen", esan du Obamak Cameronekin izandako bileran Etxe Zurian. Herrialde horretan trantsiziorako planarekin aurrera egingo dutela errepikatu du, aurreikusi bezala.

“Ez dugu utziko Afganistango misioa”, nabarmendu du Cameronek, eta herrialde hori Al Qaedaren babesleku izatea berriro ezin daitekeela onartu gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea