Mundua -

Ikerketa

Lodi dauden poliziei soldata murriztea proposatu dute Londresen

Txosten baten arabera, agenteen % 52k behar baino gehiago pisatzen dute, % 22 lodi daude eta %1 lodi morbidoa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londreseko poliziek aldizkako azterketa fisikoak pasatu beharko dituzte eta behar baino gehiago pisatzen dutenei diziplina-neurriak ezarriko dizkiete, soldata-murrizketa tartean, ostegunean iragarritako proposamenaren arabera.

Londreseko Udaltzaingoaren ordainsariak aztertzen dituen txosten batek agerian utzi du agenteek duten sasoi falta. Erdiak baino gehiagok gehiegizko pisua dauka, eta hori kontrolatzeko, 2013ko irailetik aldizkako azterketa fisikoak egitea erabaki dute.

Txostenaren arabera, azterketa horik hirugarrenean gainditzea lortzen ez dutenei diziplina-neurriak ezarriko zaizkie, soldata murrizketa barne.

Hormak igo edota gorpuak arrastaka ematea izango dira egin beharko dituzten ariketa batzuk. Horiei esker, agenteek egunerokoan izan ditzaketen egoera berdintsuei aurre egingo diete.

% 1, morbidoa

Txostenaren arabera, agenteen % 52k behar baino gehiago pisatzen dute, % 22 lodi daude eta %1 lodi morbidoa da.

"Ziur naiz jendea harritu egingo litzakeela Polizian sartzeko azterketak egin eta 30-35 urtetan azterketa fisikorik ez dutela egiten jakitean", esan du Tom Winsor txostenaren arduradunak.

Txostenaren arduradunak Londresen iragan udan izandako istiluak aipatu ditu poliziak sasoi onean izatearen garrantzia azpimarratzeko: "Sasoian dauden poliziak behar ditugu gainontzeko polizien eta herritarren babeserako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea