Mundua -

1950eko hamarkadan

Adingabeak zikiratu zituzten Herbeheretan, 'izaera homosexualagatik'

Herbehereetako egunkari batek argitaratu duenaren arabera, zikiratzeak zentro psikiatriko katolikoetan egin ziren 1950eko hamarkadan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar adingabe inguru zikiratu zituzten Herbehereetako zentro psikiatriko katolikoetan 1950eko hamarkadan "izaera homosexualagatik" edo "elizgizonen sexu-abusuak salatzeagatik", NRC Handelsblad egunkariak argitaratu duenaren arabera.

Horietako lagun batek gainera sexu-abusuak jasan zituen egunkariak esaten duenez. Hainbat "froga" daudela gaianeratzen du, hala nola, txosten medikuak, agiri juridikoak, eskutitzak eta hainbat testigantza.

Egunkariaren arabera, gertaera horiek 2010. urtean Herbeheretako Gobernuak martxan jarri zuen "Deeman Batzordeak" ikertu zituen. Batzordeak Alemaniako, Irlandako eta AEBetako apaizek egindako sexu gehiegikerien inguruko datuak ikertu zituen eta Wim Deetman Hezkuntza ministro ohiak zuzendu zuen.

Herbehereetako elizgizonek 10.000 eta 20.000 adingabe ingururi sexu gehiegikeriak egin zizkietela ondorioztatu zen, baina ez ziren ustezko zikiratzeak aipatu.

Batzordeko iturrien arabera, "frogak ez ziren nahikoak ikerketan sakotzeko". Joan den otsailaren 15ean, Gobernuak ikerketa berri bat abian jartzeko eskatu zuen, kasu honetan, neskatoen eta emakumeen inguruan, horrelako delituen ustezko biktimak izan diren ala ez ikertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea