Mundua -
Araucan
FARCek 11 militar hil diru Kolonbia eta Venezuela arteko mugan
Ofizialorde bat eta 11 soldadu hil dira eta beste bi lagun zauritu dira azken hilabeteetako erasorik larrienetakoan.
Erredakzioa
FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak ofizialorde bat eta 11 soldadu hil ditu Kolonbia eta Venezuela arteko mugan, Araucan.
Gainera, beste bi soldadu zauritu dira erasoan eta San Vicente ospitalera eraman dituzte.
16. batailoiko militarrak erregistro eta kontrol lanetan zuden, Tres Crucesen, FARCeko soldaduak eraso egin dietenean, bertako 16.30ak zirenean.
Azken hilabeteetako erasorik larrienetakoa da eta gerrillak orain hamarkada bat bahitu zituen Kolonbiako segurtasun indarren 10 lagun aske utziko dituela iragarri duen egin berean gertatu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea