Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Bell Hooks hil da, feminismo afroamerikarraren aitzindaria AEBn

Gloria Jean Watkins (benetako izena hori zuen) bere belaunaldiko idazle eta teorialari feministarik garrantzitsuenetakoa izan zen. 69 urte zituela hil da, Kentuckyn.  

Bell Hooks idazle eta irakasle feminista 2014ko irudi batean. Argazkia: Wikipedia
Bell Hooks idazle eta irakasle feminista 2014ko irudi batean. Argazkia: Wikipedia
Bell Hooks idazle eta irakasle feminista 2014ko irudi batean. Argazkia: Wikipedia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bell Hooks idazle, irakasle eta ekintzaile feminista hil da asteazken honetan, 69 urte zituela, Berea herrian (Kentucky). Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) feminismo afroamerikarraren aitzindaria izan zen.

Bereako Unibertsitateak (han egiten zuen lan) jakinarazi duenez, gaixotasun luze baten ondorioz zendu da.

40 lanetik gorako uzta utzi du. Bere belaunaldiko idazle eta teorialari feminista garrantzitsuenetako bat izan da.

The Washington Post egunkariaren arabera, feminismoa birdefinitu eta mugimendu feminista zabaldu zuen, klase ertain-altuko AEBko emakume zuriei zuzenduta zegoela ulertzen baitzen.

Gloria Jean Watkins (hori zen bere benetako izena) 1952ko irailaren 25ean jaio zen, Hopkinsvillen (Kentucky), zazpi anai-arrebako familia batean hazi zen, eta ikasleak arrazagatik banatzen zituzten eskoletan ikasi zuen.

Wisconsin, Stanford eta Kaliforniako unibertsitateetan ikasi zuen. Ingeleseko ikasketak burutu zituen eta Literaturan doktoratu zen.

Watkinsek bere birramonaren omenez aukeratu zuen Bell Hooks ezizena. Elkarrizketa batean azaldu zuenez, garrantzia bere buruari eman beharrean, bere liburuei emateko erabaki zuen izena aldatzea.

Bell Hooks izenarekin, 1978an publikatu zuen bere lehendabiziko obra, And There We Wept izeneko poema-bilduma.

1981ean, Ain't I a Woman? Black Women and Feminism argitaratu zuen, sexismotik eta esklabutzatik begiratuta feminismo beltzaren jatorria aztertu zuena. Gai hori beste liburu batzuetan ere landu zuen: Feminist Theory: From Margin to Center eta Feminism is for Everybody.

Guztira, 40 lan baino gehiago idatzi zituen: entseguak, umeentzako ipuinak, poesia… Eta feminismoa eta arrazismoa jorratu zituen gehien, baina kultura, politika eta maitasun alorreko gaiak ere aztertu zituen bere lanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Feminismoa