Mundua -

Analisia

Merkelek presidentziaren krisia gainditzea lortu du

Joachim Gauckek atzo hartu zuen Alemaniako presidente kargua eta Merkelek ongi-etorria eman zion ezer gertatuko ez balitz bezala, baina gertatu gertatu da.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak lortu du presidente alemaniarraren izendapenaren krisia gainditzea baina politikoki min egin dio horrek. Joachim Gauckek atzo hartu zuen Alemaniako presidente kargua eta Merkelek ongi-etorria eman zion ezer gertatuko ez balitz bezala, baina gertatu gertatu da. Duela pare bat urte Merkel Gaucken kontra jarri zen, gainerako alderdi guztiek bere hautagaitza babesten zuten arren.

Christian Wulff presidentea izan zedin tematu zen eta lortu egin zuen, baina Wulffen aldeko apustua ez zaio ongi atera. Ustelkeria eskandalu bat tarteko bere dimisioa aurkeztu behar izan zuen duela hilabete eta orduan Merkelek amore eman behar izan zuen, besteak beste, bere gobernuko sozioek, liberalek, horretara behartu dutelako bestela koalizioa hautsiko zutela mehatxu eginez. Dena den, koalizio hori jada, ia hautsitzat eman liteke, liberalek geroz eta eragin gutxiago baitute Alemaniako politikagintzan. Inkesta guztiek diote datorren urtean egingo diren hauteskundeetan liberalek eserleku gutxi eskuratuko dituztela eta litekeena da Bundestagen ordezkaritzarik ere ez lortzea.

Hauteskunde horietan Merkelek bere kantziler postua izango du jokoan eta gauzak dauden moduan Merkel jada liberalen ordezkoaren bila dabil eta aztertzean ari da sozialdemokratekin berriro ere koalizioa osatzea komenigarria litzatekeen, Koalizio Handia deitu zenaren parekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea