Mundua -

Mafiaren aurkako operazioa

16 epaile atxilotu dituzte Italian mafiarekin harremana dutelakoan

Organizazioak fakturazio faltsuen sare bat zuen dirua zuritzeko eta gero, Belgika, Liechtenstein, Luxenburgo eta Suitzako bankuetara heltzen zen diru hori.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mafiaren aurkako operazioa16 epaile atxilotu dituzte Italian mafiarekin harremana dutelakoanOrganizazioak fakturazio faltsuen sare bat zuen dirua zuritzeko eta gero, Belgika, Liechtenstein, Luxenburgo eta Suitzako bankuetara heltzen zen diru hori.

Italiako Finantza Poliziak 47 pertsona atxilotu ditu gaur, 16 zerga epaile, zenbait funtzionario eta Camorrako, Italiako mafiako, Fabbroncino taldeko kide batzuk tartean, mafiarekin harremana dutelakoan.Finantza Poliziak esan duenez, Camorrako Fabbroncino taldeko sare kriminal bat desegin dute. Mafiako talde honek legez kanpoko jardueren kontrola du, Nola herrian eta Vesuvio inguruan. Sarekadan, higiezinen zein hotelen salerosketan lan egiten duten enpresari espezializatuak eta zerga sektore lan egiten duten funtzionarioak ere atxilotu dituzte.Campania (hegoaldea) eta Lombardia (iparraldea) eskualdeetan egindako opreazioan, 22 pertsona atxilotu, eta beste 25 etxean giltzapetu dituzte; gainera, 13ri Napoles probintziatik irtetea debekatu diete.1.000 milioi euroko balioa duten ondasunak konfiskatu dituztela esan dute; kontu-korronte, akzio, finantza jarduera, lursail, eraikin eta ibilgailuak, bestak beste.Mafiarekin harremana izateaz gain, legez kanpoko jardueren eta ustelkeria kasuen bidez ateratako dirua zuritzea ere leporatu diete atxilotuei.Ikerketen arabera, taldeak fakturazio faltsuen sare bat zuen, dirua zuritzeko, eta diru hori Belgika, Liechtenstein, Luxenburgo eta Suitzako bankuetara bidaltzen zuen gero.Polizia faktura faltsuak zirela konturatzen zenean, enpresariek isunaren aurka egiten zuten, eta epaileek euren aldeko epaia ematen zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea