Mundua -
Istripua
Bost pertsona hil dira elurbizi batean, Norvegian
Salbamendu taldeek seigarren bat bizirik erreskatatu dute.
Erredakzioa
Bost pertsona (lau suitzarrak eta bat frantziarra) hil dira elurbizi baten ostean, Norvegiako Karjordenen (Tromseko probintzian), Norvegiako Poliziak jakinarazi duenez.
Bestalde, salbamendu taldeek seigarren pertsona bat bizirik erreskatatu dute, suitzarra baita ere, eta Tromseko ospitalera eraman dute. Ospitaleko zuzendaritzak jakinarazi duenez, gizona zauritua dago baina egonkor.
Taldean bost suitzar eta frantziar bat zihoazen, baina ez dute argitu zeintzuk izan diren hildakoak.
Mendizaleak hamabiko talde batean zihoazen lurbizi batek harrapatu dituenean, Sorbmegaisa mendian, eskiatzeko oso toki ospetsuan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea