Mundua -

Estatu kolpea

Matxinoek Maliko aireko espazioa eta lurreko mugak itxi dituzte

Neurria asteartera arte indarrean izango da. Matxinoek Gobernua desegin dute eta zenbait ministro atxilotu dituzte.

Estatu kolpea, Malin.
Estatu kolpea, Malin.
Estatu kolpea Malin: Etxeratze-agindua dekretatu dute

00:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amadou Toumani Toure Maliko presidentearen aurkako Estatu kolpea eman zuten matxinoek aireko espazioa eta lurreko mugak itxi dituzte, matxinoen iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez.

Neurria asteartera arte izango da indarrean, Demokraziaren Errekuperazioaren eta Estatuaren Berrezarkuntzaren aldeko Batzorde Nazionalaren arabera.

Asteazkenean Bamakoko Gobernua desegin zuten matxinoek hiru ministro gutxienez atxilotu dituzte bart eta estatu-kolpea hasi zuten kuartelean atxikita dituzte. Amadou Toumani Touré presidentea, berriz, leku ezezagunean dago.

Maliko Gobernua eta erakunde guztiak desegin dituzte matxinoek, Demokraziaren Errekuperazioaren eta Estatuaren Berrezarkuntzaren aldeko Batzorde Nazionaleko bozeramaileak telebistan iragarritakoaren arabera.

Konstituzioa eten dute

Hitzaldi berean, Amadou Konare bozeramaileak Konstituzioa etenda dagoela esan du eta Gobernuaren gaitasun eza salatu du iparraldeko tuaregen gatazkari, terrorismoaren mehatxuari eta Armadaren prestakuntza eta horniketa eskasari aurre egiteko garaian.

Amadou Haya Sabogo Matxinoen batzordearen presidenteak, bestalde, herritarrei eta alderdi politikoei "demokrazia salbatzeko aberriko martxarekin bat egiteko" deia egin die, telebistan egidako beste hitzaldi batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea