Mundua -
heriotza
Betty White aktorea hil da, 99 urte zituela
'The Golden Girls' telesailean aritutako aktoreak telebistako ibilbiderik luzeena izan du.
eitb media
Betty White estatubatuar aktore eta komediantea hil da 99 urte zituela, TMZ hedabideak aurreratu duenez.
'The Golden Girls' telesail komikoan egindako Rose Nylunden paperagatik zen bereziki ezaguna. 1939an antzezten hasia, telebistaren munduko karrerarik luzeena izan du.
Karrera osoan zehar 5 Emmy sari eskuratu zituen, eta ekoizle zein modelo gisa ere lan egin izan zuen.
White urtarrilaren 17an zen ehungarren urtebetzea ospatzekoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea