Mundua -

Pirateria

EBk Somaliako piraten baseen aurkako erasoa onartu du

Piratek kostaldean dituzten azpiegiturei eraso egiteko baimena eman du. Halaber, Atalanta operazioa 2014 urte bukaerara arte luzatzea erabaki du.

"Reina Sofia" fragatak Somaliarako bidea hartu du. Efe.
"Reina Sofia" fragatak Somaliarako bidea hartu du. Efe.
"Reina Sofia" fragatak Somaliarako bidea hartu du. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak Atalanta operazioa 2014 urte bukaerara arte luzatzea erabaki du gaur, eta jarduteko eremua zabaldu du ere. Hemendik aurrera Europako tropek Somaliako piratek kostaldean dituzten baseei eraso egin ahal izango dizkiete.

EBko Atzerri ministroek atzo Defentsakoek hartutako erabakia berretsi dute.

"Lurreko baseei eraso egin ahal izatea da EBren asmoa; izan ere, lurreko base horietatik ontziei itsasoan egindako erasoak abiatzen dira. Hala ere, biktima zibilak saihestuko" direla esan du Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroak.

Atalanata operazioa 2014 urtera arte luzatzeaz gain, eraso egiteko eremua zabaltzea erabaki dute "Somaliako kostaldera eta barneko uretara", Somaliako Gobernuak horretarako baimena eman ostean.

Hori horrela, piratek kostaldean dituzten azpiegiturei eraso egiteko baimena eman dute, Frantziak eta Espainiak orain dela hilabeteak eskatzen zuten bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea