Itxi

2022/01/05

12:23

Mundua

Protestak Kazakhstanen

Kazakhstango manifestariek Gobernuaren egoitzari eraso egin diote Almatyn

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Herrialde horretan Internet zerbitzua kendu dute leku gehienetan, eta telefono bidezko deiak mugatu dituzte.

1:05
Polizia Almatyn. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

1.000 manifestaritik gora Gobernuaren egoitzaren aurka oldatu dira Almatyn, Kazakhstanen. Tiro hotsak eta sute bat izan dira azken orduetan, gas likidotuaren prezioaren igoerak Kazakhstanen piztu dituen protesten baitan.

Interfax-Kazakhstan albiste agentziaren arabera, egoitza horretako bigarren solairutik sugarrak eta ke-laino handi bat atera dira. Inguruetan, manifestarien aldarriak entzun dira, "Aurrera, Kazakhstan" oihukatuz.

Makilak eskuetan dituztela atera dira kalera hainbat manifestari, eta agenteak Gobernuaren egoitza inguruak "zaintzen" ari dira.

Bestalde, kazakhstandar gehienak Internet zerbitzurik gabe geratu dira azken orduetan, eta telefono bidezko deiak ere mugatuta dituzte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;