Mundua -

Koronabirusa

Italian 50 urtetik gorako pertsonak txertatzea derrigorrezkoa izango da

Horrez gain, behargin guztiek, sektore publikoan nahiz pribatuan, covid ziurtagiria aurkeztu beharko dute lanera joan ahal izateko.  

Hainbat lagun musukoa jantzita Erromako kaleetan. Argazkia: EFE
Hainbat lagun musukoa jantzita Erromako kaleetan. Argazkia: EFE
Hainbat lagun musukoa jantzita Erromako kaleetan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako Gobernuak lege-dekretu bat onartu du asteazken honetan 50 urtetik gorako pertsona guztiak koronabirusaren aurka txertatzea derrigorrezkoa izan dadin. Neurri polemiko horrekin ospitaleetako presioa arindu eta omikronen hedapena gelditu nahi dute.

Halaber, datorren otsailaren 15etik aurrera, langile guztiek, sektore publikoan nahiz pribatuan, covid ziurtagiri digitala aurkeztu beharko dute lanera joan ahal izateko. 50 urtetik gorako pertsona guztiak, berriz, nahitaez txertatu beharko dira, lanean egon ala ez.

Horrez gain, unibertsitateetako langile guztiak ere txertatzera behartuko dituzte lege-dekretu bidez. Ikastetxeetako beharginentzat abendutik da derrigorrezkoa txertoa jarrita izatea lanera joan ahal izateko.

"Gaur onartu ditugun neurriekin ospitaleetan denak ondo funtzionatzea eta eskolak eta enpresak irekita mantentzea bermatu nahi dugu. Kutsatzeen gorakada gelditu nahi dugu eta oraindik txertoa hartu gabe dauden herritarrak txertatzera bultzatu nahi ditugu", adierazi du Mario Draghi lehen ministroak.

"Ospitalean amaitzeko arrisku gehien duten adin-tarteetan eragin nahi dugu, erietxeetako presioa arintzeko eta bizitzak salbatzeko", erantsi du.

Italiako Gobernuak joan den astean iragarri zuen urtarrilaren 10etik aurrera covid ziurtagiriaren erabilera hainbat esparrutara zabalduko duela, tartean garraio publkora, hoteletara, ekitaldietara eta ikuskizun ezberdinetara. Oraingoz, aisialdian eta jatetxeetan da derrigorrezkoa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Txertoak Koronabirusa Covid pasaportea