Mundua -
Gertaera
Times egunkariko 52 pisuak eskalatu nahi zituen, ale bat lortzeko
Poliziak dei bat jaso du gizon bat egunkariaren egoitzako eraikina eskalatzen saiatzen ari zela ohartarazteko, Manhattanen. Bosgarren pisuaren parean atxilotu dute.
Erredakzioa
Gizon bat The New York Times egunkariaren eraikineko 52 pisuak eskalatzen saiatu da egunkariaren ale bat eskatzeko. Poliziak bosgarren pisuaren parean atxilotu du, The New York Posten arabera.
Poliziak dei bat jaso du gizon bat egunkariaren egoitzako eraikina eskalatzen saiatzen ari zela ohartarazteko, Manhattanen. Bosgarren pisuaren parean atxilotu dute, The New York Postek bere webgunean publikatu bezala.
Poliziak ez du atxilotuaren izen-abizenik eman. Harrapatu dutenean, bere helburua egunkariaren ale bat lortzea zela azaldu du.
Atxiloketaren ondoren, gizonezkoa ospitale batera eraman dute azterketa psikiatrikoa egin diezaioten.