Mundua -

Segurtasun nuklearra

Seuleko Segurtasun Nuklearreko goi-bilera abian da

Barack Obama AEBetako presidenteak 'Kwangmyongsong-3' izeneko kohetea ez jaurtitzeko eskatu dio Pyongyangi. Ipar Koreak ohartarazi du armen inguruko eskariak gerra deklarazio gisa hartuko dituela.

Obama eta Medvedev, Seulen. Argazkia: Efe
Obama eta Medvedev, Seulen.
Seuleko segurtasun nuklearrari buruzko goi-bilera hasi da

01:09

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Nuklearreko II. goi-bilera hasi da gaur Seulen 53 goi-kargu baino gehiagoren partehartzearekin; halaber, goi-bilera hasi baino lehen egindako bileretan ohartarazpen mezuak izan dira Ipar Korearentzat eta Iranentzat, eta AEBek arma atomikoak murrizteko eskatu diote Errusiari.

Estatuburu eta Gobernuburuek goi-bilerari hasiera eman diote laneko afari batekin; 2010ean Washingtonen egindako goi-bileran adierazitako terrorismoaren aurkako asmo politikoak ekintza zehatzetan bilakatzea saiatu dira.

Goi-bilera bihar arte luzatuko da, eta horretan, Estatuburuek eta Gobernuburuek azken bi urteetan segurtasun nuklearraren alorrean egindako aurrerapenak aztertuko dituzte.

Hala ere, gai nagusiak astearte honetako eztabaidetan jorratuko dituzte; hori horrela, arrisku handiko materialen segurtasuna bermatzeko bideak, material horien legez kanpoko trafikoa sahiestea, instalazio atomikoak nola babestu eta "bonba zikinak" sortzeko erabili daitezkeen produktu erradioaktiboak nola kudeatu aztertuko dute.

Astearte honetan 53 herrik parte hartuko dute goi-bileran. Bertan, gainera, NBE, Europar Batasuna, Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundea eta Interpola dira.

Tentsioak, Ipar Korearekin

Barack Obama AEBetako presidentea eta Hu Jintao Txinakoa izan dira gaur Seulen (Hego Korea) hasi den segurtasun nuklearrari buruzko goi-bilerako agintari nagusiak. 50 inguru herrialde elkartuko dira batzarrean eta gai-zerrendan agertzen ez bada ere, Ipar Korearekin izandako azken gatazkak izango dituzte hizpide, Asiako herrialdeak irismen luzeko kohete bat frogatu nahi baitu, nahiz eta horrela nazioarteak ezarritako isunak urratu.

Horren harira, Etxe Zuriko iturriek azaldu dute Obamak Txinako presidentearekin hitz egin duela, Jintaok harreman onak dituelako Pyongyangekin eta aukera gehiago izango dituelako 'Kwangmyongsong-3' izeneko kohetearen jaurtiketa galarazteko.

Jaurtiketak NBEk Ipar Koreari ezarritako 1874 ebazpena urratuko luke eta horrez gain, AEBek programa nuklearra geldiaraztearen truke elikagaiak emateko akordioa urratuko luke.

Gerra deklarazioa

Obamak badaki Ipar Koreak nola hartuko duen Seuleko goi-bileran Pyongyangen programa nuklearraren kontrako adierazpenen bat egiten badute, izan ere, gerra deklarazio gisa ulertuko duela ohartarazi zuen herrialde komunistak.

50 herrialdea

Lee Myung Bak Hego Koreako presidenteak eta Kim Sung-Hawn Atzerri Gaietarako ministroak sustatu dute goi-bilera eta Dimitri Medvedev Errusiako presidentea eta Yoshihiko Noda Japoniako lehen ministroa ere bertan dira. Mariano Rajoy Gobernuko presidentea ere han da.

Estatuetako ordezkariez gain, Ban Ki Moon NBEren idazkari nagusiak, Yukiya Amano Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren zuzendariak eta Europar Batasuneko goi agintariek parte hartzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea