Mundua -
Turkia
Turkiako gizon bat zigortu dute alaba 2.500 eurogatik saldu ostean
Gizonak 12 urteko alaba saldu zion 2.500 eurogatik 54 urteko enpresaburu bati; enpresaburuak gaztea behin baino gehiagotan bortxatu zuen hotel batean.
Erredakzioa
Turkiako gizon bati zazpi urteko espetxealdia ezarri diote 2006an 12 urteko alaba 2.500 eurogatik enpresaburu bati saldu ziolako; enpresaburuari, halaber, 24 urteko kartzela-zigorra ezarri diote, hedabide lokalek jakinarazi dutenez.
Operazioa 2006an egin zuten, idatzizko kontratu baten bidez. Neskaren aitak 54 urteko enpresaburu bati saldu zion alaba, eta neska agiria onartzera behartu zuten.
Gazteak jasotako tratua kontatu zion irakasle bati, eta behin baino gehiagotan enpresaburuak hotel batean bortxatu zuela salatu zuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea