Mundua -
Tiroketa
Gazte bat atxilotu dute Finlandiako ikastetxe batean tiro egiteagatik
Poliziaren arabera, atxilotuak "zenbait alditan" tiro egin du ikastetxearen hirugarren solairuan dagoen geletako baten atearen kontra; klasean 14 ikasle eta irakasle bat zeuden.
Erredakzioa
Poliziak 23 urteko gazte bat atxilotu du Orivesin (Finalndia) ikastetxe batean tiro egiteagatik. Bertako hedabideen arabera, agenteak aipatuz, ez da biktimarik izan.
Orivesiko Poliziaren arabera, atxilotuak "zenbait alditan" tiro egin du ikastetxearen hirugarren solairuan dagoen geletako baten atearen kontra; klasean 14 ikasle eta irakasle bat zeuden, baina ez da zauriturik izan.
Bertako hedabideek jakinarazi dutenez, antza, atxilotua ez da ikastetxe horretako ikaslea, eta ikastetxera heldu baino lehen, herri horretako bulego batean ere tiro egin du, pertsona bat eskuan zaurituz.
"Gaur goizean, 09:30ak aldera (06:30 GMT) tiroak bota dituzte bulego batean, eta gizon bat zauritu dute. Geroago, larrialdi zerbitzuan beste dei bat jaso dute ikastetxe batean tiroak botatzen ari zirela abisatzeko, Jari Kinnunen komisarioak MT telebista kateari esan dionaren arabera.
Kinnunen hitzetan, atxilotuak "errifle mota bat" erabili du eta "loturaren bat" badu bulegoan zauritutako gizonarekin; baina oraindik ez dakite erasoaldiaren zergatia zein izan den.