Mundua -
Atentatua
14 hildako eta 450 zauritu Tailandian izandako hiru eztandetan
Hamar minutuko tartearekin lehertu dituzte bonbak Yalako erdigunean (Tailandiako hegoaldean). Iturri militarren arabera, litekeena da atentatuen egileak milizia separatistak izatea.
Erredakzioa
Gutxienez 14 lagun hil eta 450 lagunetik gora zauritu dira Yalako erdigunean (Tailandiako hegoaldean) izandako hiru eztanden ondorioz. Iturri militarren arabera, baliteke atentatuen egileak milizia separatistak izatea.
Bonbak 10 minutuko tartearekin lehertu dituzte. Lehenengo biak bi motorretan zeuden izkutatuta eta hirugarrena, kalte handienak eragin dituena, ibilgailu batean.
Halaber, herrialdearen hegoaldean beste bi eztanda izan dira azken orduetan: bata, Song Kha probintziako hotel batean eta bigarrena, Pattani probintziako denda batean. Bi bonba hauek ez dute zauritu edo hildakorik eragin.