Mundua -

Guantanamoko preso batengatik

AEBen kontrako salaketa onartu dute giza eskubideak urratzeagatik

Giza Eskubideen Ameriketako Batzordeak (CIDH) lehen aldiz onartu du Guantanamo bere jurisdikzioaren barruan dagoela.

Guantanamoren kontrako salaketa lehen aldiz onartu dute. Efe.
Guantanamoren kontrako salaketa lehen aldiz onartu dute.
Guantanamoren kontrako salaketa lehen aldiz onartu dute. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giza Eskubideen Ameriketako Batzordeak (CIDH) lehen aldiz onartu du AEBen kontrako salaketa Djamel Ameziane Algeriako presoaren Giza Eskubideak urratzeagatik. Ameziane Guantanamoko kartzelan dago.

Salaketa onartuta, erakundearen hurrengo zeregina Amezianeren atxiloketaren inguruko informazioa biltzea izango da, Mexikoko Notimex albiste-agentziaren arabera.

CIDHk "salaketa onartzean, erabaki azpimarragarria hartu du" Amezianeren auzian, esan dure Zuzenbide Konstituzionalaren Zentroa (CCR) eta Nazioarteko Justizia eta Zuzenbidearen aldeko Zentroak (CEJIL).

Bi erakunde horiek presoa ordezkatzen dute eta salaketa aurkeztu dutenak izan dira. Salaketan argudiatutakoaren arabera, Amezianeren atxiloketa arbitrarioa izan zen, torturatu egin zuten eta ohikoprozesua urratu zuten.

Eskaera Washingtoni

Azkenik, CIDHk eskaera bikoitza egin dio Washingtoni: atxilotuari tratu krudela, ankerra edo iraingarria jaso ez dezan beharrezko neurriak hartzeko, eta, Nazioarteko Zuzenbideari jarraituta, tortura jasan lezakeen herrialde batera erbesteratuko ez dutela ziurtatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea